XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Besteak, zortzi titulu inguru, Frantziako erakunde politikoek aldarrikatutako dekretuak, instrukzioak eta horrelakoak dira, frantsesa ezagutzen ez zuten euskaldunentzako euskarara itzuliarazitakoak.

Testu laburrak dira, bataz-beste 20 orrialde baizik ez dituztenak.

Historia biografikoan, santuen bizitzak ditugu gehienak: Gregorio Arrueren Aita San Ignacio gloriosoaren bicitza (Tolosa, 1866), Frantzisko Lapitzeren Bi saindu hescualdunen bizia: San Inazio Loyolacoarena eta San Frantzisko Zabierecoarena (Baiona, 1867), jadanik aipatua, J.I. Aranaren San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gaztelaniaz (Bilbo, 1872), Santa Genovevaren vicitza antzinaco demboretaco condairen ederrenetaco bat (Tolosa, 1868) eta Cenbait santuaren bicitzac (Donostia, 1843, 1853), azken biok egile-izenik gabe argitaratuak.

Itzulpenen sailean, XIX. mende-bukaera honetan, joera popularista nagusitzen da gehienbat 173. X. Mendiguren Bereziartuk, itzultzaileen artean, hiru eskola bereizten ditu: lehenengoa populista da, eta hemen izen nagusia Gregorio Arrue dugu; bigarrena, R. M. Azkue izango genuke, herriaren ahotik jasotako euskara galbahetik pasatzen ahalegintzen dena joskera eta hiztegian; hirugarrenean aranistek bultzatutako joera garbizalea daukagu, Aita Arriandiagak, Zabala-Aranak, Joan Eguzkitzak, R. Olabidek eta, osatzen dutena, maileguak onartzeari uko egiten diona. Azken honek, neurri desberdinean bada ere, eragin handia izan zuen Orixe, A. Ibinagabeitia eta Zaitegi hirukotean (Euskal itzulpengitzaren historiarako zuhinak eta materialak, RIEV, XXXVII, 2 zk., 342-346 orr.).

Eta itzultzaile-talde ugariskoaren barruan, orduko itzultzailerik garrantzitsuena eta emankorrenena den Gregorio Arruerekin batera, aipatzekoa da Manuel Antonio Antia (1830-1893) urretxuarra, Lore Jokoen eragileetako bat izan zena eta zenbait itzulpen egin zituena,(...)